
46. zk., 2026ko martxoaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (130 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1045
IRAGARKIA, 2026ko otsailaren 24koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, dekretu honetan jasotako laguntzen itzulketa-espedienteen hasteko erabakiak jakinarazteko: 27/2023 Dekretua, otsailaren 21ekoa, seme-alabaren bat duten familientzako laguntzena.
Ezinezkoa izan da aipatutako itzulketa-espedienteen hasteko erabakiak zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie 15 eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzotena alegatzeko, itzulketa-prozedurari amaiera emango dion ebazpena eman aurretik.
Era berean, jakinarazten da interesdunek eskuragai dutela zerrendako itzulketa-espedienteen hasteko erabaki horien testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 24a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS