
46. zk., 2026ko martxoaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1043
IRAGARKIA, Abanto-Muskizko Farmazia-Eskualdean (Bizkaia) farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoa betez, Abanto-Muskizko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia baten % 100a eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.
Eskuratzeko interesa duten botikariek leku hauetan lor ditzakete espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza: Olagibel kalea, 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Antso Jakitunaren kalea, 35, Donostia.
– Osasun Sailaren Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza: Errekalde zumarkalea, 39, Bilbao.
Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 274,81 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 27a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.
RSS