Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2026ko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1039

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak zenbait zehapen-espediente irekitzeko eman dituen ebazpenak, honako lege honetan ezarritakoa haustearekin lotuta: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBLO).

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan aztertzeko (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia) eta beren defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, hala baderitze, prozeduran erabili asmo dituzten frogak proposatzeko.

2.– Jakinarazten zaie, halaber, epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez badute, irekitzeko ebazpen hori ebazpen-proposamentzat jo ahal izango dela, eta, hala badagokio, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko dela.

3.– Jakinarazpena jaso eta hurrengo 15 egunetan isuna ordainduz gero, isunaren kopurua % 50 murriztuko da, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera. Ordainketa-gutuna eskuragarri dago iragarki honen lehenengo puntuan ezarritako helbidean.

Iragarki hau eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2026ko martxoaren 2a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ASIER ERKOREKA ARRUZA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala