
46. zk., 2026ko martxoaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1033
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 24koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzeko izapidea ebazten baita, eta behin betiko onartzen baitira «Igorreko Garakoi auzotik igarotzean Arratia ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua» eta proiektu horren ingurumen-inpaktuaren azterketa.
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak 2025eko irailaren 12an emandako Ebazpenaren bitartez, «Igorreko Garakoi auzotik igarotzean Arratia ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua»ri hasierako onespena eman zitzaion, ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera, eta jendaurrean jartzeko izapidea egin zen.
Proiektuaren jendaurreko informazioari buruzko iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2025eko irailaren 26an. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, ez da alegaziorik aurkeztu, eta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan ezarritakoaren arabera, eragindako administrazioei kontsulta egin ondoren, bost erantzun jaso dira. Uraren Euskal Agentziak erantzun die guztiei, baina ez da beharrezkoa izan proiektuan aldaketarik egitea.
2026ko otsailaren 9ko Ebazpenaren bidez, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak proiektu horren ingurumen-inpaktuaren adierazpena onartu du.
Era berean, proiektua gainbegiratu eta informatu da, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenetan ezarritakoa betetzen duela.
Uraren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29ko bilkuran emandako eginkizunen eskuordetza baliatuz, zeina Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13.f) artikuluari jarraituz eman baitzen, lege beraren 15.m) artikuluaren eta Agentziaren Estatutuen 10.3) artikuluaren arabera, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onestea.
Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi, eta proiektuari behin betiko onespena eman behar zaio.
Horregatik, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak aztertuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Igorreko Garakoi auzotik igarotzean Arratia ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua» eta haren ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.
Bigarrena.– «Igorreko Garakoi auzotik igarotzean Arratia ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua» behin betiko onartzea.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluari jarraituz, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 24a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS