
46. zk., 2026ko martxoaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1031
AGINDUA, 2026ko otsailaren 20koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroaren Gizarte Kontseilua osatuko duten bokalak. Zentroa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoari atxikita dago.
Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroak kalifikazioa jaso zuen Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko maiatzaren 12ko ebazpen baten bidez (2022ko uztailaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen). Kalifikazioari esker, Orientazio, Ekintzailetza eta Laguntza Zentroak sortzeko Protokoloan aurreikusten den Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentro Publikoen Sarean sartu zen (Enplegu eta Lan Gaietarako LXXIX. Konferentzia Sektorialak onartu zuen protokoloa, 2021eko apirilaren 28an egindako LXXIX. bileran).
Kalifikaziorako ebazpenaren seigarren apartatuan ezartzen da Enplegurako Zentroak Gizarte Kontseilua izango duela, plangintzarako eta parte-hartze sozialerako organo moduan, eta horien titularra den administrazioa izango dela burua.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2025eko abenduaren 4ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroaren Gizarte Kontseilua sortu zen, hiru aldeko organo paritario gisa, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari atxikita.
Agindu horren 5. artikuluan, Gizarte Kontseiluaren osaera arautzen da. Kontseiluak kide titular hauek izango ditu: administrazioaren ordezkariak eta EAEn ordezkaritza handiena duten enpresaburu-elkarteak eta sindikatuak.
a) Administrazioaren aldetik:
– Eusko Jaurlaritzan enpleguaren eta gizarte-inklusioaren arloan eskumena duen sailburuordea.
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia.
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan enpleguaren arloko eskumena duen zuzendaria.
b) Hiru kide, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluan parte hartzen duten sindikatuen ordezkari gisa; horietako bakoitzari kide bana dagokio.
c) Hiru kide, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluan parte hartzen duten enpresaburu-elkarteen ordezkari gisa.
Aginduaren 8. artikuluan ezartzen denez –berez karguaren zioz kide direnak izan ezik–, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuak izendatuko ditu Gizarteko Kontseiluko kideak, parte hartzen duten antolakundeek proposatuta.
Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten eta Lanbideren Administrazio Kontseiluan parte hartzen duten sindikatu- eta enpresaburu-elkarteek horretarako ezarritako epean izendatu dituzte beren ordezkariak, titularrak nahiz ordezkoak, eta, beraz, izendatu egin behar dira.
Horregatik guztiagatik, emandako ahalmenak erabiliz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Pertsona hauek izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroaren Gizarte Kontseiluko kide:
– Ordezkaritza handieneko enpresaburu-elkarteen (Euskal Enpresarien Konfederakuntza, CONFEBASK) ordezkariak.
Titularrak:
Carlos Pereda Martínez de Musitu jauna.
Asier Aloria Sánchez jauna.
Patxi Olabarria López jauna.
Ordezkoak:
Gonzalo Salcedo Bilbao jauna.
Mikel Sarriegi García jauna.
Yoana Arambalza Aretxaga andrea.
– Ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkariak:
Titularrak:
Estíbaliz Montero Mendoza andrea (CCOO).
Pilar Olivas Hernández andrea (UGT).
Leyre Trigueros Labeaga andrea (LAB).
Ordezkoak:
Gregorio Martín Benito jauna (CCOO).
Juanma González Mosquera jauna (UGT).
Aizpea Aranburu Etxabe andrea (LAB).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 20a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
RSS