Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2026ko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1030

AGINDUA, 2026ko otsailaren 10ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordeko titularrak, eta beste batzuk izendatzen baitira.

Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak, kudeaketa-eredu berri bat ezarri zuen, eta sistema bakarrean integratu zituen gure lurraldean lanbiderako heziketaren arloan egiten diren jarduera guztiak. Dekretu horren 10. artikuluak Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordea sortzen du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aholkularitza-organo gisa, eta organismo autonomo horri atxikita.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzen dira.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren 4. artikuluak 1. apartatuan xedatzen du Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordeko kide batzuk administrazioaren ordezkariak izango direla, eta beste batzuk enpresaburu-elkarte eta sindikatu esanguratsuenen ordezkariak, bakoitzaren ordezkaritza-indarraren arabera, eta horren arabera zehaztuko dela nolako osaera izango duen batzordeak.

Bestalde, 2. apartatuak xedatzen duenez, eskumena duten sailetako sailburu titularrek proposatuko dituzte Administrazioaren ordezkariak, karguari hala dagokiolako daudenak izan ezik, eta enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailburuak izendatuko ditu.

Enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailburua izango da, halaber, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren ordezkariak izendatzeko eskumenduna, eta organismo horrek proposatuko ditu ordezkariak.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez (2020ko urtarrilaren 31ko EHAA, 21. zk.), Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordeko kideen hasierako izendapenak egin ziren. Geroztik, izendapen horiek aldatuz joan dira Batzordean egon izan diren aldaketen ondorioz.

Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legeak zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa konfiguratu zuen Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa, eta, ondorioz, estatutu berriak onartu ondoren, Lanbideren egitura organiko berriaren arabera egokitu behar izan zen aipatutako aholku-batzordea. Horrela, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2025eko azaroaren 26ko Aginduaren bitartez, kargutik kendu ziren aipatutako aholku-batzordeko titular eta ordezko batzuk, eta beste batzuk izendatu ziren.

Ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zerbitzuak berregituratu eta aipatutako estatutuetara egokitu ondoren, aldaketa bat egon da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak izendatutako titularretako batean, eta, beraz, pertsona hori kargutik kendu eta beste bat izendatu behar da.

Horregatik guztiagatik, emandako ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kargutik kentzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren ordezkari gisa izendatu zen Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordeko kide titular hau:

Antonio Igea Sesma jauna, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Kabinete Teknikoaren arduraduna.

Bigarrena.– Haren ordez, pertsona hau izendatzea Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordeko kide, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren ordezkari gisa:

Marta Berroya Del Cueto andrea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Kabinete Teknikoaren arduraduna.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.


Azterketa dokumentala