
46. zk., 2026ko martxoaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 3 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1028
359/2026 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez otsailaren 19ko 335/2026 Ebazpenak txanda irekian destinoa esleitu zion pertsonaren izendapena argitaratzen baita, mediko kategorian (medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak (2022ko abenduaren 19ko EHAA, 240. zk.). Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1510/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaia betetzeko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1761/2022 Ebazpenaren bidez onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko zituzten oinarri espezifikoak fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediko kategorian (medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1511/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren irailaren 26ko 415/2024 Epaia betetzeko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 6ko 951/2025 Ebazpenaren bidez agindu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratzea estatutupeko langile finko bihurtzeko Egonkortzeko EPEko lehiaketa-sistemaren erresulten eskaintza eta izangaien zerrenda, mediko kategorian (medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 17ko 1620/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu zen Egonkortzeko EPEko lehiaketa-sistemaren estatutupeko langile finko bihurtzeko destino huts baten esleipena lortu duten pertsonen zerrenda, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediko kategorian (medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 335/2026 Ebazpenaren bidez, Celia Sañudo Ugarte andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baietsi ondoren, aurreko paragrafoan adierazitako ebazpena aldatzen da, hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorren 21.1 apartatuan ezarritakoaren babesean, eta mediko kategoriako (medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala) honako destino hau esleitzen zaio: Barrualde-Galdakaoko ESIa / Ospitalea (Ospitalea eta anbulatorioa) - Ospitaleko Arreta / Galdakaoko Ospitalea - Usansolo - Galdakao / Zerbitzu klinikoak - Medikuntza Intentsiboa - Medikuntza Intentsiboa / Goizez - Goizez (08:00-15:00) - guardiekin / 2. HE (2024-04-09).
Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea Celia Sañudo Ugarte andrea estatutupeko langile finko izendatu dela, mediko kategorian (medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Bigarrena.– Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, esleipendunek 5 egun balioduneko epea izango dute esleitutako honako destino honetaz jabetzeko: Barrualde-Galdakaoko ESIa / Ospitalea (Ospitalea eta anbulatorioa) - Ospitaleko Arreta / Galdakaoko Ospitalea - Usansolo - Galdakao / Zerbitzu klinikoak - Medikuntza Intentsiboa - Medikuntza Intentsiboa / Goizez - Goizez (08:00-15:00) - guardiekin / 2. HE (2024-04-09).
Esleitutako destinoaren zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzan hartu beharko dute destinoaren jabetza. Horretarako, izangaiek zita eskatu beharko dute lehenbizi, eta egintzan honako dokumentazio hau aurkeztu:
– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.
– Elkargokide izatearen ziurtagiria, deialdiaren oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako desgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.
– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.
– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa, eta, horrez gain, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.
Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez bada edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez duela, ezingo da jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaion destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira bere jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, jakinarazten zaio, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo duela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkion eskubideak.
Azaldutakoaren arabera, lanpostuaz jabetzen denean, dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean hasi beharko da lanean, eginbidea bete eta hurrengo egunean.
Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS