Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2026ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ABANTO ZIERBENAKO UDALA
1027

IRAGARKIA, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako «Sanfuentes» UE-SF-16 Egikaritze Unitatea Babes Akustiko Bereziko Eremu deklaratzeari (ZPAE) eta dagokion Zonako Planari hasierako onespena emateari buruzkoa.

2025eko urriaren 20ko 1596 zenbakidun Alkatetza Dekretuaren bidez, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako UE-SF-16 Sanfuentes Egikaritze Unitatea Babes Akustiko Bereziko Eremu (ZPAE) Deklaratzeari eta dagokion Zonako Planari emandako hasierako onespena jendaurrean jartzea erabaki zen, behin betiko onartu aurretik, hilabeteko epean espedientean dagoen dokumentazioa edozein pertsona fisiko edo juridikok aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan.

Dokumentazioa paperean kontsultatu ahal izango da, udal Bulego Teknikoan (Meatzari Etorbidea 2, 48500 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Bizkaia, astelehenetik ostiralera 07:30etik 14:30era) eta udalaren web orrian.

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, 2026ko otsailaren 17a.

Alkatea,

IÑAKI URRUTIA DEL CURA.


Azterketa dokumentala