
45. zk., 2026ko martxoaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1025
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitzaie Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Ataleko 4 zenbakian bideratuko den administrazioarekiko 32/2026 zenbakiko auzi-errekurtsoaren (prozedura arrunta) balizko interesdunei.
Markel Muñiz López jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du 2025eko abenduaren 2ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 1135/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. 1135/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu ziren 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena, mendekoen/langileen lanbide-taldeko zeladore kategorian.
Hori dela-eta, 32/2026 zenbakiko prozedura arrunta izapidetzen ari da Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Ataleko 4 zenbakian.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betetzeko, balizko hirugarren interesdun guztiak epatzen dira, eta jakinarazi egiten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Epatze hori Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 25a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS