Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2026ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1019

AGINDUA, 2026ko otsailaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Amurrioko (Araba) «Amaurre» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko dena.

Aztertu da «Bidaide Fundazioa» erakundeak, Amurrioko (Araba) «Amaurre» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularrak (ikastetxearen kodeak: 010195 eta 01000068) eskatuta hasitako espedientea, entitatearen titulartasuna aldatzeko eskatzen duena.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa; 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Amurrioko (Araba) «Bidaide Fundazioa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako «Amaurre» ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematea, 2026ko urtarrilaren 28tik aurrera. Une horretatik aurrera, Hezkuntza Saileko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuta egongo da, erregistro-datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 010195 (EAE) eta 01000068 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Amaurre».

Titularra: «Fundación Educativa del Sur Santo Tomás de Aquino».

Helbidea: Dionisio Aldama 16.

Udalerria: Amurrio.

Lurralde Historikoa: Araba.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate.

• 0-1 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitza 8 ikaspostutarako edukierarekin.

• 1-2 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierarekin.

• 2-3 urteko haurrentzako 2 unitate, 17 ikaspostutarako edukierarekin bata, eta 15 ikaspostutarako edukierarekin bestea.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierarekin.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 6 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierarekin.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ikastetxeak ezin izango du bere burua identifikatzeko erregistro-inskripzioan agertzen ez den beste izenik erabili.

Hirugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio orotan, berezko dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, izen espezifikoarekin eta ikastetxearen kodearekin batera, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularra behartuta dago indarrean dagoen araudia betetzera ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari eta aplikagarri diren indarreko gainerako legeriari dagokienez, bai eta baimena berrikusteko eskatzera ere, bere legezko ordezkariaren bitartez, ikastetxe horien erregistroko daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetuko da.

Bosgarrena.– Ikastetxeak eraikuntzako kode teknikoa bete behar du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien araubidearen bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala