Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2026ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1018

EBAZPENA, 2026ko otsailaren 26koa, Industria Sustatzeko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Indartu Programaren esparruan 2025eko ekitaldian aurreikusitako laguntzen entitate onuradunen zerrenda. Laguntza horiek inbertsio produktiboa egiten duten enpresei emango zaizkie, baldin eta inbertsio horrek lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa hobetzen baditu, Ezkerralde Hedatua eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez besteko langabezia-tasaren parekoa (% 7,4) edo handiagoa duten eskualdeetako beste udalerri batzuk indartzeko. Indartu 2025 Programa.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publizitate-printzipioa. Hori dela-eta, Indartu programaren 2025eko dirulaguntzen oinarriak onartzen dituena eta deialdia iragartzen duen Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko ekainaren 3ko Aginduaren babesean emandako laguntzei dagokienez –Indartu Programaren bidez, dirulaguntzak ematen zaizkie enpresei, lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa ekarriko duen ekoizpen-inbertsioa egin dezaten, Ezkerralde Hedatua eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez besteko langabezia-tasaren parekoa (% 7,4) edo handiagoa duten eskualdeetako beste udalerri batzuk indartzeko–, onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da ebazpen honen bidez.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Indartu Programa arautzen duen Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuaren 2025eko ekainaren 3koa Aginduaren babesean emandako laguntzen 2025eko onuradunen zerrenda argitaratzea, Ezkerralde Hedatua eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez besteko langabezia-tasaren parekoa (% 7,4) edo handiagoa duten eskualdeetako beste udalerri batzuk indartzeko bultzatzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzat, baldin eta inbertsio horrek lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa hobetzen baditu. Zerrenda ebazpen honen eranskinean jasota dago.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 26a.

Industria Sustatzeko sailburuordea,

ANDOITZ KORTA ZEARRETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala