
45. zk., 2026ko martxoaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (156 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1017
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 26koa, Industria Sustatzeko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2024ko abenduaren 17ko Aginduaren babesean emandako laguntzak 2025eko ekitaldian jasoko dituzten entitate onuradunen zerrenda; agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterrak dinamizatzeko erakundeentzako dirulaguntzen oinarriak onartu eta deialdia egiten da 2025eko ekitaldirako.
Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2024ko abenduaren 17ko Aginduaren babesean emandako laguntzei dagokienez –Euskal Autonomia Erkidegoko klusterrak dinamizatzeko erakundeentzako 2025eko ekitaldirako dirulaguntzen oinarriak onartzen dituena eta deialdia egiten duena–, onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da ebazpen honen bidez.
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2024ko abenduaren 17ko Aginduaren babesean emandako laguntzei dagokienez –Euskal Autonomia Erkidegoko klusterrak dinamizatzeko erakundeentzako 2025eko ekitaldirako dirulaguntzen oinarriak onartzen dituena eta deialdia egiten duena–, 2025eko ekitaldian onuradun izan diren erakundeen zerrenda argitaratzea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean jasota dago.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 26a.
Industria Sustatzeko sailburuordea,
ANDOITZ KORTA ZEARRETA.
RSS