
45. zk., 2026ko martxoaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (109 KB - 4 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1011
AGINDUA, 2026ko otsailaren 26koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu bat (520010 kodea, 193 dotazioa) izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza saileko Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzan, hutsik dago goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu bat (520010. kodea, 193. dotazioa). Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Enplegu Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena emanda, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, lanpostu-zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).
Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, egoera hauetako batean ez badaude:
a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita daukaten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.
b) Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen, eszedentzian egon beharreko denbora bete ez duten langileek ezin izango dute parte hartu.
Bigarrena.– Eskabideak.
Eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea egongo da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren organismo publikoetan jardunean dauden karrerako funtzionarioek EIZU enplegatuaren atariaren bidez egin ditzakete eskabideak. Jakina bidez eta Internet bidez sar daiteke atari horretara, helbide honetatik:
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/funtzio-publikoa/hasiera/
Gainerako izangaiek erregistro elektronikoaren bidez bidaliko dituzte eskabideak, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara.
Hirugarrena.– Betekizunak eta merezimenduak.
Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitae» erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde, kidego edo eskalatakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:
a) Tituluak.
b) Administrazio publikoan zein, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, batez ere lehiatzen den lanpostuaren antzeko eginkizunak dituztenak.
c) Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.
d) Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.
e) Hizkuntza-gaitasuna.
f) Eskatutako lanpostuari esleitutako eginkizunekin lotuta dauden eta jakinaraztea egoki jotzen den bestelako merezimendu guztiak.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, Langileen Erregistroan ez badaude.
Hautagaia deialdiko lanpostuaren eginkizunetara ongi egokitzen dela bermatze aldera, deialdia egin duen organoari aukera ematen zaio hautagaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo bestelako probaren bat egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoei txostenak eskatu.
Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Laugarrena.– Ebazpena.
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera gehienez hilabeteko epean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarrita daukan epean hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Ebazpen hori arrazoitzeko, azalduko da ezen, batetik, aukeratutako hautagaiak betetzen dituela deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak eta baduela izendapenerako behar den gaitasuna, eta, bestetik, aukeratutako hautagaia egokia dela beste hautagaien aldean (baldin badago), merezimenduak konparatuta (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza ikusita), betiere indarreko legeek eta lanpostu-zerrendak lanpostuari esleitutako eginkizunen ikuspegitik.
Deialdia hutsik geratu dela deklaratu daiteke, baldin eta izangaietako batek ere ez baditu betetzen lanpostuaren baldintzak edo izangaietako bat ere ezin bada egokitzat jo, deitutako lanpostua betetzeko behar beste merezimendu eta konpetentzia ez dituelako.
Bosgarrena.– Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 26a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
ERANSKINA
Lanpostuaren datuak:
– Deialdiko lanpostua: goi-kargudunaren idazkaria.
– Kodea: 520010.
– Dotazioa: 193.
– Kidegoak – Eskalak:
• Kidegoa: A05EU (Administrarien kidegoa). Eskala: EGC101 (Administrarien eskala).
• Kidegoa: A07EU (Administrari laguntzaileen kidegoa). Eskala: EGC201 (Administrari languntzaileen eskala).
– Destino-osagarriaren maila: 18.
– Berariazko osagarria: VI-A.
– Kokapena: Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritza.
– Herria: Vitoria-Gasteiz.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.
– Derrigortasun-data: 2017-03-31.
– Berariazko ezagutzak: –
RSS