
45. zk., 2026ko martxoaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1010
350/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Emaitzen Analisi eta Optimizazioko eta Jarraitutasun Asistentzialeko Zerbitzu Sanitarioko burua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 1836/2025 Ebazpenaren bidez Emaitzen Analisi eta Optimizazioko eta Jarraitutasun Asistentzialeko Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostu bat hornitzeko lehiaketaren deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan (2025eko azaroaren 27ko EHAA, 229. zk. eta 2025eko abenduaren 5eko BOE, 292. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 1985/2025 Ebazpenaren bidez, huts-zuzenketa egin zen azaroaren 12ko 1836/2025 Ebazpenean (2025eko abenduaren 22ko EHAA, 246. zk., eta 2025eko abenduaren 29ko BOE, 313. zk.).
Deialdian ezarritakoaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 85/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean 2026ko urtarrilaren 26an argitaratutako onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartu zen; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 10eko 205/2026 Ebazpenaren bidez, otsailaren 13an Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda eta Balorazio Batzordearen osaera onartu ziren. 2026ko otsailaren 13an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu zen Balorazio Batzordearen aurrean proiektu-memoria jendaurrean aurkezteko deialdia.
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Lander Hijona Muruamendiaraz jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Emaitzen Analisi eta Optimizazioko eta Jarraitutasun Asistentzialeko Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Lander Hijona Muruamendiaraz Emaitzen Analisi eta Optimizazioko eta Jarraitutasun Asistentzialeko Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea, aldi baterako eta lau urte luzagarriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko otsailaren 23tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 23a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS