Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2026ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1009

344/2026 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoa kargutik kentzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 1604/2024 Ebazpenaren bidez, Juan José Timiraos Fernández jauna zuzendari mediko izendatu zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (2024ko abenduaren 9ko EHAA, 238. zk.).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak kontuan hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Juan José Timiraos Fernández jauna Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren kargutik kentzea eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko otsailaren 20ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Arabako Erakunde Sanitario Integratuari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala