
44. zk., 2026ko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
1000
IRAGARKIA, 2026ko otsailaren 27koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, alokairurako dirulaguntzen Gaztelagun Programako espedienteak zuzentzeko errekerimenduei eta ebazpenei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabideren bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak hemen kokatuta daude:
– Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.
– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.
– Errotaburu pasealekua 1. zenbakiko 7. solairua, Donostia.
Donostia, 2026ko otsailaren 27a.
Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO SANZ ARAUJO.
RSS