
44. zk., 2026ko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
997
IRAGARKIA, bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-tasak jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da tasa hori zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Espedientea aztertzeko, 10 egun balioduneko epea izango duzu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan (Ornilla doktorea 1, Bilbao). Salbamendu-egunean indarrean zegoen asegurua izanez gero, tasaren kasua estaltzen duen poliza ere aurkez dezakezu.
2.– Iragarki honen bidez jakinarazten den likidazioarekin bat ez bazatoz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 20ko 1/2025 Legegintzako Dekretuaren 27. artikuluan ezarritako administrazio-errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira.
3.– Tasa ordaindu nahi baduzu, ordainketa-gutuna eska dezakezu, iragarki honen lehengo puntuan adierazitako helbidean.
Eranskinean adierazitako interesdunek horren berri izan dezaten ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2026ko otsailaren 26a.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,
JOSEBA MIRENA ZORRILLA IBAÑEZ.
RSS