Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2026ko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
996

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordearen 2026ko urtarrilaren 26ko Ebazpena; ebazpen horrek Ertzaintzako zuzendariaren 2025eko urriaren 23ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten du.

Aipatutako ebazpena 2026-01-30ean zuzenean jakinarazten saiatu arren, ezin izan zen lortu. Hori horrela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 32. zenbakian, iragarkia argitaratu zen, Ertzaintzako zuzendariaren 2025eko urriaren 23ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baiesten zuen Segurtasuneko sailburuordearen 2026ko urtarrilaren 26ko Ebazpena jakinarazteko. Iragarki hori Estatuko Aldizkari Ofizialean ere argitaratu zen, 44. zenbakian, 2026-02-19an.

Iragarki horren edukian akatsak atzeman direnez, iragarki hau argitaratzen da, idazpuruan aipatutako ebazpena jakinarazteko balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

2026-02-19ko iragarkian adierazi zen, oker adierazi ere, Ebazpenak gora jotzeko errekurtsoa baiesten zuela. Hala ere, aipatu behar da, ebazpenaren benetako edukiaren arabera, gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin dela. Era berean, egitateen data (2025-08-29) zuzendu egin behar da, ez baita zuzena, eta data zuzena adierazi behar da, hau da, 2024-08-29.

Ebazpenaren testu osoa eta espedienteko dokumentazio guztia eskura dituzu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan (Lakua I eraikina, E aldea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 25a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala