
44. zk., 2026ko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA
995
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 26koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Euskal Trenbide Sareko Zumaia eta Aginaga arteko ezpondak sendotzeko eta birgaitzeko eraikuntza proiektua eguneratzea» onartu duena.
Euskal Trenbide Sarearen Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko irailaren 30eko Ebazpenaren bidez, «Euskal Trenbide Sarearen sareko Zumaia eta Aginaga arteko ezpondak sendotzeko eta birgaitzeko eraikuntza-proiektua» onartu zen, bi milioi bederatziehun eta laurogeita hamar mila bostehun eta laurogeita hamazazpi euro eta berrogeita hiru zentimoko (2.990.597,43) oinarrizko lizitazio-aurrekontuarekin, BEZa barne, eta obrak egiteko hamabost (15) hilabeteko epearekin. (2025eko urriaren 9ko EHAA, 192. zk.).
Joan den udazkenean, gorabeherak izan ziren jatorrizko proiektuan sartutako zenbait ezpondatan, eta premiazko jarduketen bidez aplikatu behar izan ziren proiektuan zehaztutako konponbideak. Zehazki, ezponda hauetan jardun zen:
BI-DO-81+450-81+620-Lubakia.
BI-DO-89+056-89+090-Lubakia.
BI-DO-89+200-89+300-Lubakia (ezkerreko ezponda bakarrik).
Proiektuaren eguneratzea, beraz, Zumaiako eta Aginagako geltokien arteko tartean garatzen da, Bilbo-Donostia trenbide-linearen barruan, eta jatorrizko proiektuan aurreikusitako konponbideak mantentzen ditu, dagoeneko eginda daudenak kenduz.
Haren xedea da ukitutako ezpondak indartzeko eta egonkortzeko 11 jarduketa espezifiko definitzea eta diseinatzea, kontuan hartuta ezponden ezaugarri geoteknikoak, kontserbazio-egoera eta egindako ikuskapen teknikoetan ikusitako arazoak.
Gauzatze materialaren aurrekontua milioi bat zazpiehun eta hemeretzi mila bostehun eta hogeita hamabost euro eta berrogeita hamabi zentimokoa (1.719.535,52) da.
Kontrata bidezko Egikaritze Aurrekontua, % 6ko mozkin industriala eta % 13ko gastu orokorrak gehituta, 2.046.247,27 eurokoa da.
«Euskal Trenbide Sarearen sareko Zumaia eta Aginaga arteko ezpondak sendotu eta birgaitzeko eraikuntza-proiektua eguneratzeko» obren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, dagokion % 21eko BEZa gehitu ondoren, bi milioi laurehun eta hirurogeita hamabost mila bederatziehun eta berrogeita hemeretzi euro eta hogei zentimokoa (2.475.959,20) da.
Obrak egiteko aurreikusitako epea hamabi (12) hilabetekoa da.
Euskal Trenbide Sareko (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dute proiektuak bere xedeari erantzuten diola, Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua), Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132 artikuluetan (urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretua) adierazitako dokumentuak biltzen dituela, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen dituela. Beraz, aldeko txostena eman dute.
Organo honek Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko eskumena du, organo horrek Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez eskuordetuta.
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatzekoak direnak ikusita, hau
EBATZI DUT:
«Euskal Trenbide Sareko Zumaia eta Aginaga arteko ezpondak sendotzeko eta birgaitzeko eraikuntza proiektua eguneratzea» onartzea, bi milioi laurehun eta hirurogeita hamabost mila bederatziehun eta berrogeita hemeretzi euro eta hogei zentimoko (2.475.959,20) lizitazioaren oinarrizko aurrekontuarekin, BEZ barne. Obrak egiteko epea hamabi (12) hilabetekoa izango da.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, idazkia bidali beharko diote organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari.
Herri-administrazioek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, 2 hilabeteko epean. Nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egin ahal izango dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Guztiek jakin dezaten ematen da horren berri.
Bilbao, 2026ko otsailaren 26a.
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,
ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.
RSS