
43. zk., 2026ko martxoaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 6 orri.)
- EPUB (337 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
BIOEF - BERRIKUNTZA ETA IKERKETA SANITARIOKO EUSKAL FUNDAZIOA
986
IRAGARKIA, Bioefeko ahaldun nagusiaren 2025eko abenduaren 19ko Ebazpenari buruzko iragarkia aldatzekoa. Ebazpen horren bidez laguntzak ematen dira Medtech ekimena garatzeko, baliozkotzeko eta frogatzeko proiektuetarako.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak aurkitu dira ebazpenaren iragarkian: Ebazpena, 2025eko abenduaren 19koa, Bioefeko ahaldun nagusiarena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitira Medtech ekimena garatzeko, baliozkotzeko eta frogatzeko proiektuetarako. Ebazpen hori 2026ko otsailaren 11ko EHAAn argitaratu zen, 28. zenbakian. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Ebazpenaren eranskinean, 2026/640 (2/3), eta (3/3) orrialdean,
hau dio:
«ERANSKINA
MEDTECH EKIMENA GARATU, BALIOZKOTU ETA ERAKUSTTEKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZETARAKO DEIALDIRA AURKEZTU ZIREN ETA FINANTZATU DIREN IKERKETA PROIEKTUEN ZERRENDA
(Ikusi .PDF Fitxategia)
»
baina honela esan behar du:
«ERANSKINA
MEDTECH EKIMENA GARATU, BALIOZKOTU ETA ERAKUSTTEKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZETARAKO DEIALDIRA AURKEZTU ZIREN ETA FINANTZATU DIREN IKERKETA PROIEKTUEN ZERRENDA
(Ikusi .PDF Fitxategia)
»
Bilbao, 2026ko otsailaren 16a.
Bioefeko ahaldun nagusia,
IÑAKI GUTIÉRREZ IBARLUZEA.
RSS