
43. zk., 2026ko martxoaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
985
IRAGARKIA, 2026ko martxoaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita itzulketa-prozeduraren ebazpena (enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko 2024ko ekitaldiko laguntzen deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzaren zuzendariak itzulketa-prozedura ebatzi du urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren 78. artikuluan aurreikusitakoarekin bat. Dekretu horren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.
Ezinezkoa izan da itzulketa-prozeduraren ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Ebazpen hau interesdunari jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela emandako ebazpenaren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean aipatutako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 2a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzaren zuzendaria,
MARÍA ARÁNZAZU NIÑO NÚÑEZ.
RSS