Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2026ko martxoaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
979

AGINDUA, 2026ko otsailaren 17koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen den Fundación Donostia Internacional Physics Center izeneko fundazioaren estatutuetako 13. artikuluan egindako aldaketa.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2025eko urriaren 1ean, eskabide bat sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean, Fundación Donostia Internacional Physics Center izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu da.

Bigarrena.– 2025eko ekainaren 23an, fundazioaren patronatuak erabaki zuen fundazioaren estatutuetako 13. artikulua aldatzea, patronatuaren osaerari buruzkoa, Kutxabank SA erakundea patronatuan sartzea ahalbidetzen duena.

Hirugarrena.– Aipaturiko erabakia eskritura publiko egin da 2025eko irailaren 3an, Diego María Granados de Asensio notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.104).

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea.

Aurrekoa litekeena da, aplikagarriak direlako Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Fundazioaren estatutuen testu bategina izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharko duen azken bertsio balioduna, 2025eko irailaren 3ko eskriturarekin batera protokolizatutakoa Diego M.ª Granados de Asensio notarioaren aurrean (1.104 protokolo-zenbakia).

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundación Donostia Internacional Physics Center izeneko fundazioaren estatutuetako 13. artikuluaren aldaketa inskribatzea.

Aldaketa hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen 2025eko ekainaren 23an, agindu honen data duela, eta 2025eko ekainaren 3an Diego María Granados de Asensio notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 1.104).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Laugarrena.– Fundazioari gogorarazten zaio patronatuko kideak izendatzeko eta kargutik kentzeko erabakiak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu behar direla. Horregatik, fundazioaren patronatuan Kutxabank SA ordezkatuko duten pertsonak izendatzen direnean, izendapen horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroari jakinarazi beharko zaizkio, erabakia hartu denetik 3 hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 17a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala