
43. zk., 2026ko martxoaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
967
490/2026 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko 5. solairuko gainbegiralea kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.
35/2018 Ebazpenaren bidez, María Ángeles Espinosa Sánchez andrea Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko 5. solairuko gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Ángeles Espinosa Sánchez andrea Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko 5. solairuko gainbegiralearen kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko abenduaren 31ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Usansolo, 2026ko otsailaren 18a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
GEMMA FERNÁNDEZ PEÑALBA.
RSS