
42. zk., 2026ko martxoaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
964
IRAGARKIA, Markina-Xemeingo (Bizkaia) udalerrian ur-aprobetxamendua egiteko emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko ebazpena eta bi hornidura-sistema bateratzeko obrak egiteko baimena argitaratzeko dena.
Espedientearen kodea: MCA-B-2024-0005.
Titularra: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (apirilaren 30eko BOE), jakinarazten da Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026-01-15eko Ebazpenaren bidez eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari Markina-Xemeingo udalerriko (Bizkaia) Larruskain hartuneetako 27 l/s-ko ur-emaria aprobetxatzeko emakidaren ezaugarriak aldatzeko baimena eman zaiola. Aldaketa horretan, gehieneko emaria 51,2 l/s-ra arte handituko da, eta dagoeneko erabiltzen diren hartuneak gehituko dira (Olaberreka, Muniosolo Artibain, Urkiñoleta, Pertike eta Beketxe iturburuak eta Urepel iturburua hartuneak).
Era berean, baimena ematen da Monteganeko (Berriatua) eta Gorozikako (Ondarroa) EUTEetako hornidura-sistemak bateratzeko obrak egiteko, hornidura-gainsistema bat sortuz (Gorozika sistema berria), aipatutako hartune guztiak bilduko dituena eta Berriatua-B putzua sistemara gehituz.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 24a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS