
42. zk., 2026ko martxoaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 3 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
963
IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.
Aprobetxamenduen Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, emakida-eskubidea azkentzeko espedienteak ematen dira argitara, Jabari Publikoko Urguneen Araudiaren 165. artikuluko 4. apartatuan eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 82. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez. Espedienteen ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehazten dira.
Espedienteak Uraren Euskal Agentziaren Bulegoan ikusi ahal izango dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan egoki iritzi daitezkeen dokumentu eta egiaztapenak alegatu ahal izango dira. Helbidea: Gamarrako atea 1.A, 11. solairua, 01013 Vitoria-Gasteiz.
Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 23a.
Zuzendari nagusia.
E.E. (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS