Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2026ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
961

IRAGARKIA, Ziortza-Bolibarko udalerrian (Bizkaia), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.

Emandako espedientearen kodea: A-B-2024-0019.

Eskatzaileak: Lucía Astorquia Garechana eta Nerea Kaltzakorta Astorkia.

Iraungitzen den espedientea: A-B-2011-2523.

Eskatzaileak: Lucía Astorquia Garechana eta Nerea Kaltzakorta Astorkia.

Apirilaren 11ko (30eko BOE) 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko abenduaren 17ko ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Lucía Astorquia Garechana eta Nerea Kaltzakorta Astorkiari eman zaiela Ziortza-Bolibarko udalerrian (Bizkaia) dagoen Baltsois iturburuko urtean 108 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, ureztatzeko, 20 urteko eperako.

Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da iraungi egin dela Ziortza-Bolibar udalerriko Baltsois iturburuko urak aprobetxatzeko Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak 1993ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez emandako eskubidea (espediente zenbakia: A-B-2011-2523).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 23a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala