
42. zk., 2026ko martxoaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
960
IRAGARKIA, Morgako udalerrian (Bizkaia), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.
Emandako espedientearen kodea: A-B-2024-0016.
Eskatzailea: Ignacio Oleagordia Uribe.
Iraungitzen den espedientea: A-B-2011-2842.
Eskatzailea: Ignacio Oleagordia Uribe.
Apirilaren 11ko (30eko BOE) 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko abenduaren 17ko ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Ignacio Oleagordia Uriberi berritu zaiola Morgako udalerrian (Bizkaia) dagoen Iturri Erdikoa iturburutik urtean 36,5 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, ureztatzeko, 20 urteko eperako.
Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da iraungi egin dela Morga udalerriko iturburu bateko urak aprobetxatzeko Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak 1993ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez emandako eskubidea (Espediente zenbakia: A-B-2011-2842).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 23a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS