Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2026ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
959

IRAGARKIA, Erandioko udalerrian (Bizkaia), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakida berritzeko ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.

Emandako espedientearen kodea: A-B-2024-0006.

Eskatzailea: Pablo Grijelmo Petrement.

Iraungitzen den espedientea: A-B-2011-1486.

Eskatzailea: Pablo Grijelmo Petrement.

Apirilaren 11ko (30eko BOE) 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko urriaren 14ko ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Pablo Grijelmo Petrementi berritu zaiola Erandioko udalerrian (Bizkaia) dagoen Akarlanda errekako urtean 1.650 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, ureztatzeko, 20 urteko eperako.

Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da iraungi egin dela Erandio udalerriko Akarlanda errekako urak aprobetxatzeko Uren zuzendariaren 2004ko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez emandako emakida (Espediente zenbakia: A-B-2011-1486).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 23a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala