Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2026ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
958

IRAGARKIA, Etxebarriako (Bizkaia) Altzaa auzoan, Urko ibaiaren segundoko 2,2 litroko gehieneko emaria nekazaritzako ureztaketarako aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena.

– Espedientea: A-B-2024-0008.

– Eskatzailea: Barrenetxe, S. Coop.

– Jardueraren kokapena: Altzaa. Etxebarria (Bizkaia).

– Hartunea (UTM (ETRS89) koordenatuak): Urko ibaia: X: 542.112; Y: 4.789.377.

– Eskatutako urteko bolumena: 3.303,1 m3/urte.

– Uraren erabilera: Nekazaritza-ureztapena.

– Laborearen azalera: 1,9430 Ha.

– Aprobetxamenduaren deskribapena: Ura ibaitik hartuko da 0,8 ZP-ko ponpa baten bidez, eta 30 m3-ko edukierako andel batera eramango da; gero Etxebarriko 003 poligonoko 13., 14., 15. eta 16. lursailetan barazkiak ureztatzeko erabiliko da.

Jendaurrean jartzen da hori guztia, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kalterik jaso lezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, esandako epean.

Espedientea eskura egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian eta Interneteko https://www.uragentzia.euskadi.eus atariko Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 23a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala