Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2026ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
954

IRAGARKIA, zeinaren bidez Ertzaintzako zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazten baitira, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan ezarritako arau-hausteekin lotuak (HSBLO).

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaie Segurtasun sailburuordearen aurrean hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan dago (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18).

2.– Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea amaituta, hamabost egun baliodun izango da isuna ordaintzeko (HSBLO 53 artikulua.).

3.– Horretarako, dagokion ordainketa-gutuna erabili beharko da, goian adierazitako helbidean eskatuta edo espediente elektronikora sartuta. Gutun hori eskuratuta, bertan agertzen diren finantza-erakunde laguntzaileetan edo Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez (http://www.euskadi.net/nireordainketa) ordaindu ahal izango da isuna.

4.– Isuna ez bada borondatezko epe horretan ordaintzen, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 101.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

5.– Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 36.16 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatik adingabeei ezartzen zaizkien isunak eten ahal izango dira, baldin eta, arau-hausleek eta beren legezko ordezkariek eskatuta, tratamendua edo errehabilitazioa egitea beharrezkoa badute, edo berriz hezteko jarduerak egitea onartzen badute (bosgarren xedapen gehigarria). Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau guztia, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2026ko otsailaren 23a.

Ertzaintzako zuzendaria,

VICTORIA DE JESÚS LANDA MOÑUX.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala