
42. zk., 2026ko martxoaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
952
IRAGARKIA, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, jendaurrean jartzen duena «PB Babor 6» izeneko proiektua, zeinetan proposatzen baita Ortuellako udal-mugartean (Bizkaia) bateria bidez energia biltegiratzeko instalazioa, 28,6 MWko potentziakoa, eta hari lotutako azpiegitura eraikitzea.
Bat etorriz 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan –48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimena emateko prozedurak (2020-04-24ko EHAA)– eta 24/2013 Legearen 53. artikuluan –24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa (2013-12-27ko EAO)– xedatutakoarekin, jendaurrean jartzen da PB Babor 6 bateria-proiektua eta horren aurretiko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa eskatzen da.
Espedientea.: 48-GE-Y-2024-00010.
– Eskatzailea: Enigma Green Power 15, S.L.U.
– Kokapena: Ortuellako udal-mugartean.
– Guztirako aurrekontua (BEZik gabe): 17.782.493,88 euro (BESS instalazioa) eta 7.822.151,69 euro (hari lotutako azpiegitura).
– Helburua: energia bateria bidez biltegiratzeko sistema bat eta hari lotutako azpiegitura instalatzea.
– Instalazioaren ezaugarriak: JMA industria-ingeniariak 2025eko uztailean sinatutako BESS eta ebakuazio-linearen proiektuetan adierazitakoak (proiektuak espedientean daude).
– Eskaeraren xedea: aurretiko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
Proiektu honi ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin zaio.
Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa aztertu ahal izan dezaten Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Concha Jeneralaren kalea, 23 – 5. solairua) eta Interneteko URL honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu ahal izango dira, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogeita hamar egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak, bai euskarri fisikoan, idatziz, haren erregistro orokorrean, bai EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduan.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk, behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera administrazio-prozedura bateko izapide guztiak egiteko. Hori dela eta, jendaurreko informazioaren izapide honetan egiten dituzten alegazioak, nahitaez, bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte.
Bilbao, 2026ko otsailaren 23a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.
RSS