
42. zk., 2026ko martxoaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
951
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 16koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita «Irungo nazioarteko zubia birgaitzeko eraikuntza-proiektuaren gehigarria (ETSren Donostia-Hendaia lineako 20/929 KP)».
2022. urtean, Euskal Trenbide Sareak Irungo nazioarteko zubiaren karga ahalmenaren azterlana gauzatu zuen, «Irungo nazioarteko zubiaren karga ahalmena aztertzeko zerbitzua (ETSren Donostia-Hendaia lineako 20/929 KP)» kontratuan jasotakoaren arabera.
Urte horretan egindako lanen ondorioz, ondorioztatu zen zubia birgaitu beharra zegoela, eta, gainera, beharrezkoa izango litzatekeela hura sendotzea, bide kargak handitu beharra gertatuz gero.
Ondorioz, 2023an lizitaziora atera zen «Irungo nazioarteko zubia birgaitzeko eraikuntza-proiektua idazteko zerbitzua» kontratua. Lizitazio horretan TYPSA izan zen adjudikazioduna, kontratua 2023ko ekainaren 7an sinatuz eta lanak 2024ko abenduaren 30ean amaituz.
«Irungo nazioarteko zubia birgaitzeko eraikuntza-proiektua (ETSren Donostia-Hendaia lineako 20/929 KP)» 2025eko ekainaren 12ko Garraio Azpiegituren zuzendariaren Ebazpen bidez onartu zen, eta 2025eko uztailaren 4ko EHAAn argitaratu zen.
Ondoren, egiaztatu da beharrezkoa dela eraikuntza-proiektuaren aurrekontua berrikustea. Egindako berrikuspenaren helburu bakarra da prezioak eguneratzea eta obra unitate berriak gehitzea, baita definizioa hobetzea ere, proiektuaren irismen teknikoan inolako aldaketarik sartu gabe.
Gehigarriaren bidez, aurrekontuen berrikuspenaren ondorioz alda daitezkeen Proiektuaren dokumentuak eguneratzen dira. Sartutako aldaketak eremu ekonomikoari soilik dagozkio, eta ez dute inolako aldaketarik eragiten Proiektuaren objektuan, irismenean edo proposatutako irtenbide teknikoetan.
Proiektua egikaritzeko aurrekontu berria bi milioi bostehun eta hamasei mila bostehun eta laurogeita zazpi euro eta hogeita hemezortzi zentimokoa (2.516.587,38) da.
Lizitazio-oinarriaren aurrekontuaren zenbatekoa hiru milioi seiehun eta hogeita hiru mila seiehun eta hogeita hamalau euro eta hamazazpi zentimokoa (3.623.634,17) da, BEZa barne.
Administrazioak horren berri izateko aurrekontu berria: hiru milioi bederatziehun eta hirurogeita hemezortzi euro eta laurogeita hemezortzi zentimokoa (3.000.978,98), BEZik gabe.
Obrak egiteko hamasei (16) hilabeteko epeko aurreikuspena mantentzen da.
Euskal Trenbide Sareko (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu; halaber maila formalean berrikusi du proiektua eta berresten du bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, maila formalean, beharrezko dokumentuak eta indarrean dagoen araudia sartzeari dagokionez, edukiari, sinadurei eta alderdi formalei, beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiei eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukiari dagokienez.
Organo honek eskumena du euskal trenbide sareko obren proiektuak onartzeko, hala xedatzen baitu Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuak, 11.2.b) artikuluan.
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Irungo nazioarteko zubia birgaitzeko eraikuntza-proiektuaren gehigarria (ETSren Donostia-Hendaia lineako 20/929 KP)» onartzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, bez barne, hiru milioi seiehun eta hogeita hiru mila seiehun eta hogeita hamalau euro eta hamazazpi zentimokoa (3.623.634,17) da, eta obrak egiteko epea hamasei (16) hilabetekoa izango dela aurreikusi da.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Idazki hori organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari bidali beharko zaio.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, hargatik aldez aurretik errekerimendua egitea eragotzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Jendaurrean jartzen da, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 16a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.
RSS