
42. zk., 2026ko martxoaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 3 orri.)
- EPUB (151 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
950
IRAGARKIA, 2026ko otsailaren 18koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Nanclares» 13,2kV-ko tentsio ertaineko aireko linea aldatzeko proiektua, 181. eta 227. euskarrien artean, Erriberabeitiko udal-mugartean (Araba).
Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, testu beraren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira eskatzaileak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza eta proiektu hau:
Espedientea: 01ATY202500052.
– Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU (IFK: A95075578).
– Eskatzen direnak: aurretiko administrazio-baimena, eraikuntza-baimena eta onura publikokoa dela aitortzea.
– Xedea: egungo linearen arauz kontrako egoera konpontzea eta indarrean dagoen araudira egokitzea.
– Eraginpeko udal-mugartea: Erriberabeitia (Araba).
– Proiektua: «Nanclares» 13,2kv-ko erdi-tentsioko aireko linea aldatzea 181. eta 227. euskarrien artean, Erriberabeitiko udal-mugartean (Araba). Anizeto Onandia Usategi jaunak sinatua.
– Proiektu honek eragiten dien ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.
– Aurrekontua: 55.060,72 euro.
Horren berri ematen da, interesdunek eta herritarrek oro har dokumentazioa aztertu ahal izateko, Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2 – Vitoria-Gasteiz) edo esteka honetan: https://www.euskadi.eus/informacion-publica-de-proyectos-sobre-minas-y-energia/ web01-a2energi/es/
Bada, 30 egun balioduneko epea egongo da egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ordezkaritza honi aurkeztu beharko zaizkio alegazioak, idatziz edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduren batean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, jendaurrean jartzeko izapide honetan alegazioren bat jarri nahi izanez gero, nahitaez aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez aipatutakoek.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 18a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS