
42. zk., 2026ko martxoaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
BASAURIKO UDALA
943
IRAGARKIA, Autonomia Pertsonala Garatzeko Komunitate eta Egoitza Laguntzarako Udal Zentroaren 2025erako Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.
2025eko abenduaren 30eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Basauriko Udalaren «Autonomia Pertsonala Garatzeko Komunitate eta Egoitza Laguntzarako Udal Zentroa» organismo autonomoaren 2025erako enplegu publikoaren eskaintza argitaratu zen, zeina presidentearen 2025eko abenduaren 19ko 2025/0496 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.
Ebazpen horrek xedatzen duenez, sarbide libreko sistema baliatuko da eskainitako plaza betetzeko, hots, 31/2022 Legearekin bat, dagokion birjartze-tasaren arabera kalkulatutako plaza hau betetzeko: 2.3. lanpostu-kodea duena, zuzendaritzako laguntzailea izenekoa, C1 azpitaldekoa eta 2. HE esleitua duena. Lege hori Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorren Legea da (aurrekontu horiek 2025erako luzatuak daude).
Horixe argitaratzen dugu, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 52. artikulua betetzeko.
Basauri, 2025eko abenduaren 19a.
Kontseilu Errektorearen burua,
MARÍA LARRINAGA ARTETXE.
RSS