
41. zk., 2026ko martxoaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
938
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira kimika-sektoreko zenbait instalazioren ingurumen-baimen integratuen berrikuspen-espedienteak.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren arabera (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu edo lekualdatzeko, bai eta horiek funtsean aldatzeko ere.
Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihesteko baldintzak ezartzea, eta, hori ezinezkoa bada, poluzioa prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea eta poluzio hori gutxitu eta kontrolatzea behintzat, Ingurumena ahalik eta gehien babesteko.
Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak agintzen du ofizioz berrikus daitezela ingurumen-baimen integratuak, instalazio baten jarduera nagusia aintzat hartuta teknika eskuragarri onenei (TEO) buruzko ondorioak argitaratu zirenez. 2022ko abenduaren 12an, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2022ko abenduaren 6ko 2022/2427 Exekuzio Erabakia (EB), zeinaren bidez ezartzen baitira sektore kimikoan hondakin-gasak tratatzeko eta kudeatzeko sistema komunetarako teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan.
Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onartutako Industriako Isurpenen Erregelamenduaren eta Poluzioaren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen Erregelamenduaren 16. eta 15. artikuluek arautzen dute berrikusteko prozedura, eta gutxienez hogei eguneko jendaurreko informazio-aldia ezartzen dute horren barruan.
Horregatik guztiagatik, jendaurrean jarri behar dira eranskinean zehaztutako espedienteak, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen. Espediente horiek ikusgai egongo dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 19a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS