Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2026ko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
937

IRAGARKIA, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez zenbait ebazpen jakinarazten baitira. Ebazpen horien bidez baimendu egiten da gastu-xedapena eta agindu egiten da ordaintzea, modu subsidiarioan, Verter Recycling 2002, S.L. desjabetze-prozesuaren onuradunaren ordez, Zaldibarko 103. partzela desjabetzearen balio justua eta sortutako interesak, Zaldibarko zabortegiko larrialdiko obren «As built proiektua» gauzatzearen ondorioz.

Ingurumeneko sailburuordearen 2025eko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez, baimendu egiten da gastu-xedapena eta agindu egiten da ordaintzea, modu subsidiarioan, Verter Recycling 2002, S.L. desjabetze-prozesuaren onuradunaren ordez, Zaldibarko 103. partzela desjabetzearen balio justua eta sortutako interesak, Zaldibarko zabortegiko larrialdiko obren «As built proiektua» gauzatzearen ondorioz.

Ingurumeneko sailburuordearen 2025eko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez, zuzendu eta aldatu egiten da aurreko ebazpena, zeinak baimendu egiten baitu gastu-xedapena eta agindu egiten baitu ordaintzea, modu subsidiarioan, Verter Recycling 2002, S.L. desjabetze-prozesuaren onuradunaren ordez, Zaldibarko 103. partzela desjabetzearen balio justua eta sortutako interesak, Zaldibarko zabortegiko larrialdiko obren «As built proiektua» gauzatzearen ondorioz.

Aipatutako dokumentuak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Interesdunek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) dute eskuragarri dokumentuen testu osoa.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 19a.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSU BILBAO BEGOÑA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala