
41. zk., 2026ko martxoaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
936
IRAGARKIA, 2026ko otsailaren 18koa, Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Arratzua-Ubarrundia eta Vitoria-Gasteizko udal-mugarteetako (Araba) «PSFV Helios Vitoria» (5 MW) eta «PSFV Helios Vitoria 2» (5 MW) eguzki-zentral fotovoltaikoei dagozkien aurretiazko administrazio-baimen eskaerak eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena, bai eta horiekin lotutako azpiegiturei dagozkienak ere.
Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan aurreikusitako ondoreetarako, bat etorrita Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira «PSFV Helios Vitoria» eta «PSFV Helios Vitoria 2» izeneko zentral fotovoltaikoei eta haiei lotutako azpiegiturei dagozkien proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak.
• Helburua: Energia elektrikoa sortzea.
• Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
Espedientea: 01–GE–Y–2023–00022.
• Eskatzailea: Sociedad de Explotación Fotovoltaica Iota, SL.
• «PSFV Helios Vitoria» proiektua. Deskribapena:
– «PSFV Helios Vitoria» eguzki-zentral fotovoltaikoa. 540 Wp-ko 11.760 moduluz eta 250 kW-eko 20 inbertsore fotovoltaikoz osatua da eguzki-zentrala. 5 Mwn-koa da potentzia, guztira.
– 5.000 kVA-ko transformadorea duen transformazio-zentroa.
– Lurpeko ebakuazio-linea, etete-zentrotik Vitoria TA-rainokoa. Luzera: 3.950 m guztira.
• Ebakuazio-puntua: sortzen den energia ebakuatzeko puntua: Vitoria TA (30 kV).
• Eguzki-zentralak eragindako azalera: 9,66 ha.
• Eragindako udal-mugartea: Vitoria-Gasteiz.
• Aurrekontua, BEZik gabe: zentrala 2.050.134,02 euro; ebakuazio-linea 277.917,57 euro.
Espedientea: 01–GE–Y–2024–00045.
• Eskatzailea: Sociedad de Explotación Fotovoltaica RO, SL.
• «PSFV Helios Vitoria 2» proiektua. Deskribapena:
– «PSFV Helios Vitoria 2» eguzki-zentral fotovoltaikoa. 540 Wp-ko 11.396 moduluz eta 333,33 kW-eko 15 inbertsore fotovoltaikoz osatua da eguzki-zentrala. 5 Mwn-koa da potentzia, guztira.
– 5.000 kVA-ko transformadorea duen transformazio-zentroa.
– Lurpeko eta airetiko ebakuazio-linea, abonatuaren etete-zentrotik konpainiaren etete-zentrorainokoa. Luzera: 5.921 m (lurpeko zatia); 2.675 m (airetiko zatia).
• Ebakuazio-puntua: sortzen den energia ebakuatzeko puntua Gamarra-Eskalmendi TAren 68. linean (Gamarra-Eskalmendi I, 30 kV-koa) dago (30 kV).
• Eguzki-zentralak eragindako azalera: 9,86 ha.
• Eragindako udal-mugarteak: Arratzua-Ubarrundia eta Vitoria-Gasteiz.
• Aurrekontua, BEZik gabe: zentrala 3.619.505,3 euro; ebakuazio-linea 965.061,94 euro.
Proiektu honen aurretiazko eta hura eraikitzeko administrazio-baimena ematea Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzaren eskumena da, eta informazio publikoaren izapideari lotua da. Hain zuzen ere, bi proiektuen ingurumen-inpaktuaren azterketekin batera egingo da izapide hori, bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin.
Jendaurrean jartzen da, interesdunek eta herritarrek proiektuei buruzko dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko www.euskadi.eus web-orrialdean, Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuei buruzko Informazio Publikoa azpiatalean:
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/
Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 30 egun balioduneko epean aurkeztu ahal izango zaizkie proiektuei egoki iritzitako alegazioak, dela idatziz eta euskarri fisikoan Arabako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzaren erregistro nagusian, dela EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/). Bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira.
Gaztigatzen da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, jendaurrean jartzeko izapide honetan alegazioren bat jarri nahi izanez gero, nahitaez aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez aipatutakoek.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 18a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS