
41. zk., 2026ko martxoaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 3 orri.)
- EPUB (166 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
934
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 29koa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei 2025eko azaroaren 12ko Aginduaren bidez deitutako laguntzak ukatu eta emateko dena.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko azaroaren 12ko Aginduaren babesean –zeinaren bidez onartzen baitira NPEPEn (2023-2027) aurreikusitako nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako 2025eko ekitaldiko laguntzen deialdiaren oinarriak–, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan (1) eta (2) zerrendatutako laguntza-eskabideak aurkeztu ziren. Kontuan hartu da Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Batzorde hori deialdi-aginduaren 9. oinarria aplikatuz eratu eta osatu zen.
2025eko abenduaren 23an, Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen, agindu horretan ezarritako betekizunak, baldintzak eta balorazio-irizpideak kontuan hartuta.
Aurretik azaldutakoa aintzat hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean (1) zerrendatutako onuradunei 50.000,00 euro ematea 2025eko azaroaren 12ko Aginduaren bidez deitutako nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako laguntzetarako.
Bigarrena.– Justifikazioari buruzko dokumentazioa aurkeztu ondoren ordainduko da laguntza, 2025eko azaroaren 12ko Aginduaren 14. oinarrian aurreikusitakoaren arabera.
2025eko azaroaren 12ko Aginduaren 13. oinarrian adierazitakoaren arabera, justifikazioa egingo da, eskabideak aurkezteko gehieneko epea amaitu eta hiru hilabeteko gehieneko epean.
Hirugarrena.– Onuradunak 2025eko azaroaren 12ko Aginduan zehaztutako edozer betekizun betetzen ez badu edo Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan aurreikusitako itzulketa kausaren batean badago, dirulaguntzarako eskubidea galduko du eta, hala badagokio, laguntzak itzuli beharko ditu, bai eta legezko interesak ere.
Era berean, gainerako baldintzak eta eskakizunak bete beharko dira. Esteka honetan kontsultatu daitezke:
Laugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean (2) zerrendatzen diren eskatzaileei ukatzea Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2025eko azaroaren 12ko Aginduaren bidez deitutako nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako laguntzak.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 29a.
Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.
RSS