Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2026ko martxoaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
929

34/2026 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2026. urterako Urteko Araugintza Plana onartzeko Erabakia.

Gobernu Kontseiluak, 2026ko otsailaren 17an egindako bilkuran, 2026. urterako Urteko Araugintza Plana onartzeko erabakia hartu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2026. urterako Urteko Araugintza Plana onartzen duen erabakiaren testua, zeina ebazpen honen eranskinean ageri baita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 24a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 24KO 34/2026 EBAZPENARENA
ERABAKIA, 2026 URTEKO ARAUGINTZA PLANA ONARTZEKO DENA

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 8. artikuluak lehen paragrafoan ezartzen duenez, Gobernuak urtero onartuko du araugintza plan bat, eta bertan bilduko dira urte horretan Gobernu Kontseilura, hark onar ditzan, igorriko diren legegintza- edo erregelamendu-ekimenak.

Informazioa eta parte-hartzea bermatze aldera, araugintza plana Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan, aipatutako artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

Jaurlaritzari buruzko 7/1981 Legeak, ekainaren 30ekoak, 8. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Lehendakariak Jaurlaritzaren jarduna zuzendu eta koordinatzen du, sailburu bakoitzari bere jardunean dagokion eskumen eta erantzukizunari kalterik egin gabe. Koordinazio-lan horretan, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen Idazkaritza Nagusiak koordinatzen ditu urteko araugintza-planaren argitalpena eta jarraipena, Jaurlaritzako sailekin lankidetzan.

Eusko Jaurlaritzako 2026. Urteko Araugintza Plana osatzeko, sailek urteko arau-plangintza onartu eta Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen Idazkaritza Nagusira igorri dute, eta horrekin osatu da, hain zuzen ere, 2026. Urteko Araugintza Plana.

Hori guztia dela eta, Jaurlaritzaren Legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18 l) artikuluan ezarritakoaren arabera, Lehendakariak proposatuta eta dagokion eztabaidaren ondoren, Gobernu Kontseiluak honakoa

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– 2026. urteari dagokion Eusko Jaurlaritzaren Urteko Araugintza Plana onartzea, eranskinean ageri dena.

Bigarrena.– 2026ko ekitaldian hasi behar diren xedapen orokorrek, Plan honetan agertu ez badira, inguruabar hori arrazoituko dute dagozkien memorietan.

Hirugarrena.– Jaurlaritzako sailek memoria bat egingo dute beren arau-plangintzaren urteko gauzatzeari buruz. Memoria hori Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen Idazkaritza Nagusira igorriko da 2027ko lehenengo hiruhilabetean, 2026. Urteko Araugintza-Planaren gauzatzeari buruzko memoria bateratua argitaratu dadin.

Laugarrena.– Aipatutako plana argitaratzea gardentasunaren, parte-hartzearen eta lankidetzaren atarian –Irekia–

Bosgarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak aginduko du Eusko Jaurlaritzaren 2026. Urteko Araugintza Plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

ERANSKINA
EUSKO JAURLARITZAREN 2026. URTEKO ARAUGINTZA PLANA

Legegintza- eta erregelamendu-ekimenak, Gobernu Kontseiluari aurkeztea aurreikusten direnak, 2026an onar ditzan.

Izartxoarekin*: Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, aplikazioen emaitzei buruzko analisiaren mende dauden arauak.

1.– Lehendakaritza.

1.1.– Lege-aurreproiektua, Euskal Diasporarena.

1.2.– Lege-aurreproiektua, eLankidetza-Elkartasunerako Euskal Agentziaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzkoa.

1.3.– Dekretu-proiektua, Euskadin Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroa sortu eta arautzen duen uztailaren 6ko 166/2021 Dekretua aldatzen duena.

1.4.– Dekretu-proiektua, berrikuntza sozialaren esparruan izaera publiko-pribatuko proiektu partekatuetarako dirulaguntzak arautzen dituena.

1.5.– Dekretu-proiektua, kanpo harremanen eremuan gazteak espezializatzeko formazio bekak arautzeko dena.

1.6.– Dekretu-proiektua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua aldatzen duena.

1.7.– Dekretu-proiektua, lankidetzako eta elkartasuneko laguntzak eta dirulaguntzak erregulatzeko arau berezien garapena onartzen duena.

1.8.– Dekretu-proiektua Garapenerako lankidetza-programetarako laguntzei buruzkoa.

1.9.– Dekretu-proiektua, Europari buruzko informazio-proiektuetarako laguntzena.

1.10.– Dekretu-proiektua, Lehendakaritzaren egitura organiko eta funtzional berrira egokitze aldera, generoaren aukera berdintasunerako jarduketa-arloko zenbait dekretu aldatzen dituena.

1.11.– Dekretu-proiektua, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretua aldatzen duena.

2.– Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

2.1.– Lege-aurreproiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Sistema arautzen duena.

2.2.– Dekretu-proiektua, Euskadiko Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzkoa.

2.3.– Dekretu-proiektua, Euskararen Aholku Batzordeari buruzkoa.

2.4.– Dekretu-proiektua, Oinarrizko Babeseko Kultura Ondasunen Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko dena.

2.5.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan Lege Gordailua kudeatzeko irailaren 10eko 139/2019 Dekretua aldatzeko dena.

2.6.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Artxiboen Sistemaren Erregelamendua onartzen duena.

2.7.– Dekretu-proiektua, kultura-intereseko ondasunetan energia berriztagarrien instalazioak eta energia-efizientziako sistemak baimendu aurreko ondare-inpaktuaren ebaluazio-azterlanen arau erregulatzaileak ezartzen dituena.

2.8.– Dekretu-proiektua, Euskadiko Espazio Eszeniko Publikoen Sarea arautzeko dena.

2.9.– Dekretu-proiektua, helduentzako euskara irakaskuntzaren itun-araubideari buruzkoa (HABE).

2.10.– Dekretu-proiektua, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Euskal Kontseiluaren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituena.

2.11.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Goi-mailako Kirolari buruzkoa.

2.12.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol federazioak arautzen dituena.

2.13.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol erakundeen erregistroa arautzen duena.

2.14.– Dekretu-proiektua, eskola-kirolari buruzkoa.

2.15.– Dekretu-proiektua, eskola-kiroleko lehiaketen diziplina araubideari buruzko uztailaren 23ko 391/2013 Dekretua aldatzen duena.

2.16.– Dekretu-proiektua, Kirol Justiziako Euskal Batzordeari buruzkoa.

2.17.– Dekretu-proiektua, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 389/2024 Dekretua aldatzen duena.

3.– Ekonomia, Lana eta Enplegu Saila.

3.1.– Lege-aurreproiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea aldatzekoa.

3.2.– Lege-aurreproiektua, 2027-2030 Euskal Estatistika Planarena.

3.3.– Lege-aurreproiektua, Erakundeen Partaidetzari buruzkoa.

3.4.– Dekretu-proiektua, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretua, EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak ezartzen dituena aldatzen duena.

3.5.– Dekretu-proiektua, «Juan de los Toyos» lanaren saria arautzeko dena.

3.6.– Dekretu-proiektua, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duena.

3.7.– Dekretu-proiektua, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duena.

3.8.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Autonomoaren Aholku Batzordea sortu eta haren funtzionamendua arautzen duena.

3.9.– Dekretu-proiektua, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoari buruzko dekretua bigarrenez aldatzekoa.

3.10.– Dekretu-proiektua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta enplegu-agentzien artean bitartekotza- eta enplegu-zerbitzua emateko irekitako akordioak arautzen dituena.

3.11.– Dekretu-proiektua, Enpleguaren Euskal Foroa arautzen duena.

3.12.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen Dekretua aldatzen duena.

3.13.– Dekretu-proiektua, Euskal Enplegu-Sarearen zerbitzu-zorroari eta haren tresna komunei buruzkoa.

3.14.– Dekretu-proiektua, Enpleguaren Euskal Sarearen eta haren lurralde-maparena.

3.15.– Dekretu-proiektua, kudeaketa itunduko akordioei buruzkoa.

3.16.– Dekretu-proiektua, 2026ko Urteko Estatistika Egitarauari buruzkoa.

4.– Ogasun eta Finantzak Saila.

4.1.– Lege-aurreproiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko 2027. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

4.2.– Dekretu-proiektua, Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzen duena eta Ogasun eta Herri Administrazio sailaren Estatistika Organo Berezia sortu eta horren antolaketa eta funtzionamendua ezartzen dituen Dekretua indargabetzen duena.

4.3.– Dekretu-proiektua, dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legea garatzen duena.

4.4.– Dekretu-proiektua, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko erakundeei buruzko hainbat dekreturen legeria bateratzekoa.

4.5.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiarena.

4.6.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen 1/2021 Dekretuaren 5. eta 29. artikuluak aldatzen duena.

4.7.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Higiezinen Kreditu-Bitartekarien eta Higiezinen Mailegu-Emaileen baimena eta erregistroa, eta horiek gainbegiratzeko eta zehatzeko eginkizunak arautzen dituena.

4.8.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiak konkurtso-prozesuetako akordioak edo hitzarmenak izenpetzeari buruzko azaroaren 19ko 268/1996 Dekretua aldatzekoa.

4.9.– Dekretu-proiektua, Finantzen Euskal Institutuaren estatutuak onartzekoa.

5.– Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernu Saila.

5.1.– Lege-aurreproiektua, Euskal Sektore Publikoaren administrazioa bizkortzeko eta arintzeko.

5.2.– Dekretu proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioen araubide juridikoari buruzkoa.

5.3.– Dekretu proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Erakundeen Erregistroa arautzekoa.

5.4.– Dekretu-Proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Sozietate Zibilen Erregistroa sortu eta haren erregelamendua onartzen duena.

5.5.– Dekretu proiektua, Euskal Administrazioetako funtzionarioen karrera profesional horizontala eta Euskal Sektore Publikoko langileen jarduna ebaluatzeko sistema arautzen duena.

5.6.– Dekretu proiektua, Euskal administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko eta funtzionarioak hautatzeko araudia onartzen duena.

5.7.– Dekretu proiektua, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren Estatutua onartzekoa.

6.– Industria, Trantsizio energetikoa eta Jasangarritasun Saila.

6.1.– Dekretu-proiektua, AEM-01 igogailuei buruzko Jarraibide Tekniko Osagarria garatzekoa.

6.2.– Dekretu-proiektua, Euskadiko energía berriztagarrien lurralde-plan sektoriala onartzen duena.

6.3.– Dekretu-proiektua, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Euskadiko Herritarren Batzarra arautzen duena.

6.4.– Dekretu-proiektua, energia elektrikoa ekoizteko instalazioak baimentzeko prozedura arautzekoa.

6.5.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko azaroaren 10eko 254/2020 Dekretua aldatzen duena.

6.6.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroetako jabari publiko hidraulikoko urtegietan instalazio fotovoltaiko flotatzaileak instalatzeko araubidea ezartzen duena.

6.7.– Dekretu-proiektua, etxeko hondakinen balorizazio energetikoaren ondoriozko zepak balorizatzeko jarduerei aplikatu beharreko araubide juridikoa ezartzen duena.

6.8.– Dekretu-proiektua, Komunitateko konpostaje-instalazio eta jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituena.

6.9.– Dekretu-proiektua, ingurumenaren aldetik eraginkorrenak diren teknologien eta materialen zerrenda arautzen duena.

6.10.– Dekretu-proiektua, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamua aldatzeko dena.

6.11.– Dekretu-proiektua, mehatxatutako espezieen euskal katalogoa 9/2021 Legearen kategoria berrietara egokitzekoa.

6.12.– Dekretu-proiektua, Euskadiko natura intereseko habitaten zerrenda eta desagertzeko arriskuan dauden habitaten katalogoa onartzekoa.

6.13.– Dekretu-proiektua, zeinaren bidez ezartzen baita Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Euskal Bulegoaren osaera, eta bulego horretako kideak izendatzeko prozedura eta antolamenduko eta funtzionamenduko oinarrizko arauak arautzen dituena.

6.14.– Dekretu-proiektua, Aralarko Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana onartzen duena.

6.15.– Dekretu-proiektua, Aralar aldea parke naturaltzat jotzen duena eta Parke Naturalaren lurralde-mugaketa zabaltzen duena.

6.16.– Dekretu-proiektua, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzen duena.

7.– Segurtasun Saila.

7.1.– Dekretu-proiektua, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita 17/2019 Dekretua, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena.

7.2.– Dekretu-proiektua, igerilekuen eta ur atsedenlekuen osasun eta segurtasun irizpideak ezartzen dituena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko igerilekuen eta ur atsedenlekuen erregistroa sortzen duena.

7.3.– Dekretu-proiektua, etxeko animaliek eta gatibu dauden animalia basatiek EAE-ko ikuskizun publikoetan parte hartzeko animalien ongizaterako irizpideak arautzen dituena.

7.4.– Dekretu-proiektua, zeinaren bidez aldatzen baita 34/2024 Dekretua, martxoaren 19koa, Euskal Zibersegurtasun Agentziaren estatutuak onartzen dituena.

7.5.– Dekretu-proiektua, joko-jarduerako joko lokalak eta ordainbideen sistemak arautzen dituena.

7.6.– Dekretu-proiektua, zeinaren bidez aldatzen baita apirilaren 8ko 83/2025 Dekretua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

7.7.– Dekretu-proiektua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Barne Araudia onartzen duena.

7.8.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia hautatu eta prestatzeko araudia onartzen duen Dekretua bosgarren aldiz aldatzen duena.

7.9.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen Diziplina Araubidearen Erregelamendua onartzen duena.

7.10.– Dekretu-proiektua, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 15eko 148/2025 Dekretua, Ertzaintzako langileen 2025etik 2028ra bitarteko lan-baldintzak araupetzeko akordioa onartzen duena.

7.11.– Dekretu-proiektua, Ertzaintzako funtzionarioen ordainsariei buruzko abenduaren 16ko 298/1997 Dekretua aldatzen duena.

7.12.– Dekretu-proiektua, Euskal Zibersegurtasun Agentziaren eginkizunak eta eskumenak garatzen dituena.

8.– Hezkuntza Saila.

8.1.– Dekretu-proiektua, ikastetxe sarea antolatzeko eta eskaintza programatzeko irizpideak ezartzen eta eskolatzea eta matrikulazioa arautzen dituena.

8.2.– Dekretu-proiektua, kontratu programak adosteko irizpideak eta baldintzak arautzen dituena.

8.3.– Dekretu-proiektua, Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutua sortu eta arautzen duena.

8.4.– Dekretu-proiektua, Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa sortzea eta haren lanpostuen zerrenda onartzea arautzen duena.

8.5.– Dekretu-proiektua, Hezkuntza Inklusioa, Bizikidetza eta Aniztasunaren Kudeaketa Garatzeko Zentroa sortu eta haren lanpostuen zerrenda onartzen arautzen duena.

8.6.– Dekretu-proiektua, ikastetxeetan bizikidetza arautzen duena.

8.7.– Dekretu-proiektua, hezkuntza zerbitzuaren doakotasunaren bermea ezarri eta arautuko duena.

8.8.– Dekretu-proiektua, Euskal Eskola Publikoko Kontseilua arautzen duena.

8.9.– Dekretu-proiektua, ikastetxeen autonomia araubidea arautzen duena.

8.10.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzaren antolamendua eta funtzionamendua, sarbidea, prestakuntza eta ebaluazioa arautzen dituena.

8.11.– Dekretu-proiektua, unibertsitatez kanpoko irakas sistema ebaluatu eta ikertzeko erakundearen egitura eta funtzioak arautzen dituen Dekretuaren aldaketarako.

8.12.– Dekretu-proiektua, TKNIKA, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuko Zentroa arautzen duen 34/2020 Dekretua aldatzen duena.

8.13.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Itunpeko Ikastetxe Pribatuetako Hezkuntza-Itunen Araubidea eta Ordainketa Eskuordetuaren Sistema arautzen dituena.

8.14.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetarako sarbidea arautzen duena.

8.15.– Dekretu-proiektua, zeinaren bidez sei espezializazio-ikastaroren curriculumak ezartzen baitira (Eraikinen Informazioaren Modelaketa [BIM], 5G Sareen Inplementazioa, Trenbideetako Seinaleztapen- eta Telekomunikazio-sistemak, Audio deskribapena eta Azpititulazioa, Adimen Artifiziala eta Big Data, eta Industria mantentzearen Digitalizazioa), Euskal Autonomia Erkidegoan emateko.

8.16.– Dekretu-proiektua, A, B eta C graduetako egiaztapenen eta ziurtagirien erregistro autonomikoarena.

8.17.– Dekretu-proiektua, lanbide-heziketako ikastetxe bateratuen eta enpresen arteko berrikuntza aplikatuko lankidetza-proiektuak eta -programak arautzekoa.

8.18.– Dekretu-proiektua, Lanbide Heziketako Oinarrizko Graduaren curriculuma berrikustekoa.

8.19.– Dekretu-proiektua, Lanbide Heziketako erdi-mailako curriculumaren berrikuspenari buruzkoa.

8.20.– Dekretu-proiektua, Lanbide Heziketako goi mailako curriculumaren berrikuspenari buruzkoa.

8.21.– Dekretu-proiektua, musika-ikasketa profesionalen curriculuma garatzeko Dekretua aldatzeko proiektua, trikitixaren espezialitatea sartzeko.

8.22.– Dekretu-proiektua, ospitaleko eta etxeko hezkuntza-arretarako eta arreta terapeutiko hezigarrirako lurralde-zentroak sortzen dituen abenduaren 26ko 266/2006 Dekretua aldatzen duena.

9.– Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila.

9.1.– Dekretu-proiektua, etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak urgentziaz aldatzen dituena.

9.2.– Dekretu-proiektua, etxebizitza bat okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko urriaren 10eko 147/2023 Dekretua aldatzen duena.

9.3.– Dekretu-proiektua, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa.

9.4.– Dekretu-proiektua, Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala behin betiko onartzen duena.

9.5.– Dekretu-proiektua, etxebizitza-arloko ikuskapen-ahalari buruzkoa.

9.6.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren lehentasunez erosteko eskubidea arautzen duena.

9.7.– Dekretu-proiektua, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzekoa.

10.– Osasun Saila.

10.1.– Lege-aurreproiektua, Euskadiko Pazienteen Erregistroarena.

10.2.– Dekretu-proiektua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren menpeko zerbitzu erakundeetako profesionalen garapen profesionala arautzen duena.

10.3.– Dekretu-proiektua, Osasun Publikoaren Euskal Erakundearen estatutuak onartzen dituena.

10.4.– Dekretu-proiektua, Osasun Publikoaren Euskal Kontseiluaren eta Osasun Publikoaren Erakunde arteko Batzordearen egitura, antolaketa, eginkizunak eta osaera ezartzen dituena.

10.5.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko igerilekuen eta ur jolasguneen osasun eta segurtasun irizpidea ezartzen dituen eta haien Erregistroa sortzen duena.

10.6.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetako farmazia-zerbitzuak arautzen dituen irailaren 1eko 243/1992 Dekretua aldatzekoa.

10.7.– Dekretu-proiektua, kontsumo publikoko edateko uren fluorazioari buruzko martxoaren 1eko 49/1988 Dekretua indargabetzekoa.

10.8.– Dekretu-proiektua, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzko otsailaren 21eko 31/2006 Dekretua aldatzen duena.

10.9.– Dekretu-proiektua, aurrez aurrekoa ez den osasun-laguntza arautzen duena.

10.10.– Dekretu-proiektua, jendeari atenditzeko farmazi bulegoen ordutegia zehazten duen uztailaren 29ko 188/1997 Dekretua aldatzen duena.

10.11.– Dekretu-proiektua, hilotzen osasunari buruzkoa.

10.12.– Dekretu-proiektua, Osasun saileko egitura organikoa zen funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzen duena.

11.– Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografiko Saila.

11.1.– Lege-aurreproiektua tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzkoa.

11.2.– Dekretu-proiektua, seeme-alabak dituzten familientzako laguntzei buruzkoa.

11.3.– Dekretu-proiektua, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa.

11.4.– Dekretu-proiektua, nazioarteko adopziorako bitartekotza erakundeen akreditazioari eta funtzionamenduari, eta nazioarteko adopziorako batzorde teknikoa arautzen dituena.

11.5.– Dekretu-proiektua, haur, nerabe eta gazteen behatokiarena.

11.6.– Dekretu-proiektua, gizarte-babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza-harrerako baliabideak arautzen duena.

11.7.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udal- eta lurralde-mailako gizarte zerbitzuetan arrisku- eta desanparo egoeren larritasuna balioesteko tresna (BALORA) eguneratzea onartzen duena.

11.8.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa.

11.9.– Dekretu-proiektua, Foru-aldundiek adingabeen adopzioetan jarraitu beharreko jarduera-prozedura arautzen duena.

11.10.– Dekretu-proiektua, haur eta nerabeen foroa arautzen duena.

11.11.– Dekretu-proiektua, aisialdiko jarduerena.

11.12.– Dekretu-proiektua, gazte-aterpetxeei buruzkoa.

11.13.– Dekretu-proiektua, aisialdiko eskolei buruzkoa.

11.14.– Dekretu-proiektua, gazteentzako zerbitzu eta ekipamenduen erregistroari buruzkoa.

11.15.– Dekretu-proiektua, gazte-elkarteen eta gazteentzako zerbitzuak ematen dituzten erakundeen erroldari buruzkoa.

11.16.– Dekretu-proiektua, gazteen emantzipaziorako Emantzipa programa arautzen duena.

11.17.– Dekretu-proiektua, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa arautzen duena.

11.18.– Dekretu-proiektua genero-indarkeriaren biktimei dirulaguntza emateko eta ordaintzeko prozedura arautzen duena.

11.19.– Dekretu-proiektua, sexu-indarkeriaren biktimentzako laguntza ekonomikoa arautzen duena.

11.20.– Dekretu-proiektua, gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzkoa.

11.21.– Dekretu-proiektua, 126/2019 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Adinekoentzako egoitza-zentroen eremukoa, aldatzen duena.

11.22.– Dekretu-proiektua, autonomia-faseko zerbitzu katalogoarena.

11.23.– Dekretu-proiektua, pertsona transexualen dokumentazio administratiboa arautzen duena.

11.24.– Dekretu-proiektua, EAEko erlijioen arteko Kontseilua arautzekoa.

12.– Mugikortasun Jasangarri Saila.

Ez da aurreikusten araudirik onartuko denik 2026an.

13.– Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Saila.

13.1.– Lege-aurreproiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateei buruzkoa.

13.2.– Dekretu-proiektua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretua aldatzekoa.

13.3.– Dekretu-proiektua, Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen duena.

13.4.– Dekretu-proiektua, unibertsitate-hezkuntzako prezio publikoen araubidea ezartzen duena.

14.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila.

14.1.– Lege-aurreproiektua, turismoarena.

14.2.– Dekretu-proiektua, Euskadiko Turismo Mahaiaren funtzionamendu eta antolaketa araubideari buruzkoa.

14.3.– Dekretu-proiektua, Euskadiko turismo gidarien jarduerari buruzko martxoaren 5eko 26/2024 Dekretua aldatzekoa.

14.4.– Dekretu-proiektua, bigarren eskuko ibilgailuen salerosketan kontsumitzaileen informazio-eskubidea arautzen duena.

14.5.– Dekretu-proiektua, balio akademiko ofiziala duen titulu bat lortzera bideratzen ez duten irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatuetako erabiltzaileen informaziorako eta interes ekonomikoen babeserako eskubidea arautzen duena.

14.6.– Dekretu-proiektua, kontsumoko erreklamazio-orriei eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexa, erreklamazio eta salaketei erantzuteko prozedurari buruzko uztailaren 1eko 142/2014 Dekretua aldatzen duena.

15.– Elikadura, Landa garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

15.1.– Lege-aurreproiektua, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa.

15.2.– Dekretu-proiektua, nekazaritzatik eratorritako nitratoek urak kutsatzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudia eguneratu eta bateratzeko dena.

15.3.– Dekretu-proiektua, ehiza-lizentziari eta ehizatzeko gaitasunari buruzko uztailaren 29ko 160/2014 Dekretua aldatzeko dena.

15.4.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan jendaurreko ikuskizunetan edo jolas-jardueretan parte hartzen duten baina oraindik ongizatea arautu gabe duten animalien ongizatea arautzeko dena.

15.5.– Dekretu-proiektua, Euskadiko Arraza Autoktonoen Katalogo Ofizialean ondare genetiko eta etnologiko gisa aitortutako arrazak izendatzeko dena.

15.6.– Dekretu-proiektua, 8/2014 Dekretua, otsailaren 4koa, nekazari gazteen estatutuari buruzkoa aldatzeko.*

15.7.– Dekretu-proiektua, 272/2006 Dekretua, abenduaren 26koa, nezakaritza-ustiategiei aholkuak emateko erakundeei buruzkoa aldatzeko.*

15.8.– Dekretu-proiektua, 63/2024 Dekretua, maiatzaren 21ekoa, nekazaritza- eta elikagaigintza-industrien erantzukizunpeko adierazpenaren araubideari, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzkoa aldatzeko.

15.9.– Dekretu-proiektua, lagun egiteko animalia laguntzaileak kategorizatzekoa.

15.10.– Dekretu-proiektua, Landareen Operadore Profesionalen Erregistroarena.

15.11.– Dekretu-proiektua, Landa Garapenerako Euskal Sarearena.

15.12.– Dekretu-proiektua, 212/2000 Dekretua, EAEko itsasertzean tresna txikiekin arrantza egitea arautzen duenari buruzkoa berrikustea.

15.13.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorraren eta ustiapen-koaderno digitalaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen duena.*

15.14.– Dekretu-proiektua, sasoikako langileentzako ostatuen gutxieneko baldintzak eta ostatuen erregistroa ezartzen dituena.*

16.– Justizia eta Giza Eskubideak Saila.

16.1.– Lege-aurreproiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Errestauratiboarena.

16.2.– Dekretu-proiektua, giza eskubideen, bakearen eta bizikidetza demokratikoaren arloko proiektuak diruz laguntzera bideratutako laguntzak arautzen dituena.

16.3.– Dekretu-proiektua, Elkarrekin Bonuak Programa arautzen duena.

16.4.– Dekretu-proiektua, giza eskubideen «René Cassin» saria arautzen duena.

16.5.– Dekretu-proiektua, Euskadiko memoria historiko eta demokratikoari buruzko irailaren 28ko 9/2023 Legea partzialki garatzekoa.

16.6.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko espetxe zerbitzuen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua onartzeko dena.

16.7.– Dekretu-proiektua, espetxe-arloko lanari eta ikerketari emandako «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria arautzekoa.

16.8.– Dekretu-proiektua, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzeko Dekretua aldatzekoa.

16.9.– Dekretu-proiektua, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren estatutuei buruzko azaroaren 3ko 204/2015 Dekretua aldatzekoa.

16.10.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan deribazio judizialaren bidezko Familia Elkarguneak arautzen dituen uztailaren 1eko 124/2008 Dekretua aldatzekoa.

16.11.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko egoitza judizialetan desgaitasunen bat duten pertsonei laguntza emateko aditu bideratzaileen figura arautzen duena eta zerbitzua ezartzen duena.


Azterketa dokumentala