
41. zk., 2026ko martxoaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
925
238/2026 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita, abenduaren 22ko 1521/2025 Ebazpenaren bidez egindako deialdia, Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzu Korporatiboko 2. buru lanpostua izendapen askez hornitzekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzan, Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzu Korporatiboan.
AURREKARIAK
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 22ko 1521/2025 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzu Korporatiboko 2. buru lanpostua izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Giza Baliabideen Zuzendaritzan, Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzan, Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzu Korporatiboan. Deialdi hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu zen, 2026ko urtarrilaren 14an, eta 2026ko urtarrilaren 14ko EHAAn, 8. zenbakian.
Ez da eskaerarik jaso, hortaz
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 22ko 1521/2025 Ebazpenaren bidez egindako deialdia, Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzu Korporatiboko 2. buru lanpostua izendapen askez hornitzekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Giza Baliabideen Zuzendaritzan, Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzan, Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzu Korporatiboan, izangairik ezagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS