
41. zk., 2026ko martxoaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
915
53/2026 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Barne Medikuntzako Zerbitzuko Atal Sanitarioko burua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen urriaren 17ko 234/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Arabako Osasun Mentaleko Sareko Barne Medikuntzako Zerbitzuko Atal Sanitarioko buru lanpostu bat hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko azaroaren 5eko EHAA, 213. zk.; eta 2025eko azaroaren 14ko BOE, 274. zk.).
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Fernando Cibrián Gutiérrez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Barne Medikuntzako Zerbitzuko Atal Sanitarioko buru izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Fernando Cibrián Gutiérrez jauna Barne Medikuntzako Zerbitzuko Atal Sanitarioko buru izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2026ko otsailaren 27a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 11.
Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea.
EB (311/2023 Ebazpena, azaroaren 22koa).
Langileen zuzendaria,
ANDREA SALINERO BERASALUCE.
RSS