
40. zk., 2026ko otsailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
907
IRAGARKIA, Bergarako udal-mugartean (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.
Emandako espedientearen kodea: A-G-2024-0014.
Eskatzailea: Mariano Mugica Mugica.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), aditzera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko otsailaren 10eko ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Mariano Mugica Mugicari eman egin zaiola Bergarako udal-mugartean (Gipuzkoa) dagoen Uganitz errekatik urtean 700 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, etxeko erabilerarako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko, 20 urteko eperako.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 20a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS