
40. zk., 2026ko otsailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (149 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
906
IRAGARKIA, zeinaren bidez balizko interesdunei jakinarazten baitzaie ur-aprobetxamendurako eskubidearen iraungitzea.
Aprobetxamenduen Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Aprobetxamenduen titularren jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatuta ez denez lortu, Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazten da ezen, Uraren Euskal Agentziaren zuzendariaren ebazpen baten bitartez, iragarki honen eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten espedienteak ebatzi direla, Uren Legearen 53. artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat eginez eta xede horretarako ofizioz hasitako espedienteen ondorio gisa.
Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Iragarki honek eranskinean aipatzen diren interesdunak eta pertsona oro jakinaren gainean jartzeko banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 20a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS