Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2026ko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
902

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Reydesa Recycling, S.L. (Reydesa Zabaldea) enpresak Legutioko udalerrian hondakinak kudeatzeko jardueraren funtsezko aldaketarako aurkeztu duen proiektu teknikoa.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, ezartzen duenaren arabera, beraren 1. eranskinean zehazten diren jardueretako bat egiteko instalazioa eraikitzeko, muntatzeko, ustiatzeko edo lekualdatzeko ingurumen-baimen integratua behar da, eta instalazio horietako baten funtsezko aldaketa egiteko ere bai.

Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura ekiditeko baldintzak ezartzea eta, hori egin ezin denean, kutsadura murrizteko eta kontrolatzeko baldintzak ezartzea. Horretarako, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriko da, ingurumena oro har ahalik eta gehien babesteko.

Industriako Isurpenen eta 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen Erregelamenduko 14. artikuluak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onartuak, irizpideak ezartzen ditu aldaketa bat funtsezkoa den ebazteko.

Bestalde, aipatutako Erregelamenduaren 15.5 artikuluan xedatzen denez, eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osatu ondoren, jendaurreko informazio-aldi bat ireki behar da, gutxienez hogei egunekoa.

Azaldutakoa dela eta, egokitzat jotzen da AAI00404_MS_2024_001 espedientea hogei egun baliodunez jendaurrean egotea, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkezteko.

Jendaurreko informazio-aldiaren izapidea aplikatu behar zaion instalazioaren espedientea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan egongo da eskuragarri (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 18a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.


Azterketa dokumentala