
40. zk., 2026ko otsailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
901
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, Birziplastic SL enpresak Zallan hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduerarako aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko dena, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen bakarra lortzeko.
Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bakarraren mende jartzen du I.B. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzea.
Ingurumen-baimen bakarraren bidez, aldez aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak emandako egintza bakar batean eta prozedura administratiboa bakar batean integratzen dira hondakinak sortzeko eta kudeatzeko baimenak eta kolektorera, jabari publiko hidraulikora, itsas-lehorreko jabari publikora zein atmosferara egiten diren isuriak egin ahal izateko baimenak, eta aplikatu beharreko araudi sektorialean xedatutakoaren arabera dagozkion emisio-mugak finkatzen dira.
Aipatutako arauaren 36. artikuluan ezartzen denez, behin eskabidea aurkeztuta eta aurkeztutako dokumentazioa osarik dagoela egiaztatuta, instalazio- edo jarduera-proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkeztu ahal dakizkion. Horretarako, aldez aurretik Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan jarriko da iragarkia.
Zabalkunde handiagoa izan dezan, iragarki hori jarduera edo instalazioa kokatuta dagoen lurraldeko udalari jakinaraziko zaio, toki-erakundeak bere ediktu-oholean jar dezan.
Horiek horrela, jendaurrean jarri behar da AAU01295_SOL_2025_001 espedientea, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez dakizkion.
Jendaurrean jartzeko izapidea bete behar duen instalazioaren dokumentazioa jendearen eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 18a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS