
40. zk., 2026ko otsailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (170 KB - 11 orri.)
- EPUB (1083 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
895
31/2026 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, 2025eko bigarren seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako laguntzak edo dirulaguntzak argitaratzea xedatzen duena.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 29.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak zuzenean ematen dituen dirulaguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira; beraz, agindu hori betetzeko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2025eko bigarren seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, zeina ebazpen honen eranskin gisa jasotzen baita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 17a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
RSS