Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2026ko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
894

EBAZPENA, 2026ko otsailaren 19koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Hezkuntza Sailaren eta UPV/EHUren mendeko zentroetako garbiketa-kontratetako langileen 2025erako soldata-taulak eguneratzeko (% 2,5 gehiago) akordio partziala erregistratu, gordailutu eta argitaratzea (hitzarmenaren kodea: 86001895012002).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2026ko otsailaren 19an aipatutako Hitzarmen Kolektiboaren akordioari buruzko dokumentazioa aurkeztu da REGCON erregistroan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen baitira eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila sortu zuen 2. artikuluan, eta 7. artikuluan ezartzen du ezen sail horren eginkizunen artean sartzen dela lan-arloko legeek ezartzen dutena egikaritzea, lan-harremanei buruz.

Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa inskribatu beharreko egintza bat da, 2010eko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Inskripzio-eskaera eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da eskaerak betetzen dituela legez eskatzen diren baldintzak; beraz, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (2023ko otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuaren bidez aldatuak) 9. artikuluan xedatutakoarekin, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatu eta gordailutu dadin eta alderdiei jakinaraz dakien.

Bigarrena.– Agindua ematea akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 19a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.

HEZKUNTZA SAILAREN ETA UPV/EHU-REN MENDEKO ZENTROETAKO GARBIKETA-KONTRATETAKO LANGILEEN 2025ERAKO SOLDATA TAULAK EGUNERATZEKO ETA SORTUTAKO ATZERAKINAK ORDAINTZEKO AKORDIO PARTZIALA (% 2,5)

Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzan bildu dira, alde batetik, Hezkuntza Sailaren esleipendun diren Garbiketa Enpresen Elkartea, eta, bestetik, UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuak. Sindikatu horiek negoziazio-batzordeko langileen aldean daukaten ordezkaritza % 59,76koa da, 2015eko maiatzaren 12ko eratze-aktan jasota dagoenez.

HAU ADOSTU DUTE:

Lehenengoa.– 2025erako soldatak % 2,5 handitzea onartzea, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2024ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko, bat etorriz hitzarmen ultraktiboaren 48. artikuluan xedatutakoarekin eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urtarrilaren 27ko 15/2026 Ebazpenean aurreikusitakoarekin, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea 2025erako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsarien igoera onartzen duen akordioa.

Bigarrena.– Enpresek aipatutako igoerak sortutako atzerakin guztiak ordainduko dituzte eta langileen soldata eguneratuko dute, eranskinean erantsitako soldata-taulen arabera. Horrela, alderdiek itxitzat ematen dute 2025eko hitzarmen kolektibo honen arlo ekonomikoa.

Hirugarrena.– Akordio honek eraginkortasuna izango du Langileen Estatutuaren Legearen testu bategineko 87., 88. eta 89. artikuluen babesean, eta argitaratzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da. Hura izapidetzeko baimena ematen zaio Lan Harremanen Kontseiluari, Emilia Málaga Pérez presidentearen bitartez. Edonola ere, akordioa argitaratzen denetik, enpresek hilabeteko epea izango dute atzerakinak ordaintzeko.

UGT, LAB, ESK, CCOO, Hezkuntza Sailaren kontratuen esleipendun diren Garbiketa Enpresen Elkartea.

ERANSKINA

2025eko soldata-taula (% 2,5).

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Antzinatasun kontsolidatua (Hezkuntza Sailari eta SHEEri atxikitako zentroetan 2000-09-01 baino lehenago eta UPV/EHUri atxikitako zentroetan 2001-01-01 baino lehenago egindako hirurtekoak).

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala