
40. zk., 2026ko otsailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
893
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Bizkaiko Campuseko Gerenteordetzarako Kargudunaren idazkaria lanpostua betetzeko deialdian, ezarritako epean ez denez eskaerarik aurkeztu, eta deiladia erabakiaren laugarren oinarria betetzeko, eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen arabera (2023ko urtarrilaren 6ko BOE). Gerentziak, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2025eko urtarrilaren 30ean hartutako erabakia, errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko dena (2025eko otsailaren 19ko EHAA) erabiliz, honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Behean azaltzen den lanpostuaren prozedura amaitutzat jotzea, eta deialdia hutsik gelditu dela adieraztea.
– Izena: Kargudunaren idazkaria.
– Erref.: F 774.
– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.
– Taldea: C/D.
– Zenbatgarrena: 23.
– Maila: 19.
– Hizkuntza eskakizuna: 2; derrigorrezko data: 1995eko urtarrilaren 31.
– Langunea: Bizkaiko Campuseko Gerenteordetza.
– BE:
– Campusa: Bizkaia.
Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Leioa, 2026ko otsailaren 20a.
UPV/EHUko gerentea,
JAVIER VARONA GUARÁS.
RSS