Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2026ko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
891

EBAZPENA, 2026ko otsailaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Bilboko Hezkuntza Fakultateko Zuzendaritzak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2025eko abenduaren 15eko ebazpenean (2026ko urtarrillaren 13ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita -ebazpen horretan EHUko lanpostu bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen-, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen arabera (2023ko urtarrilaren 6ko BOE). Gerentzia honek, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2025eko urtarrilaren 30ean hartutako erabakia, errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko dena (2025eko otsailaren 19ko EHAA) erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Enara Bermeosolo Orbe izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko:

– Izena: Kargudunaren idazkaria (Ikastegiak).

– Erref.: F 598.

– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 26.

– Maila: 18.

– Hizkuntza eskakizuna: 2; derrigorrezko data: 1995eko urtarrilaren 31.

– Langunea: Bilboko Hezkuntza Fakultatea.

– BE: –

– Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Izendapena EHAAn argitaratu den biharamunetik ondorioak izango ditu.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2026ko otsailaren 20a.

UPV/EHUko gerentea,

JAVIER VARONA GUARÁS.


Azterketa dokumentala