Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2026ko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
886

AGINDUA, 2026ko otsailaren 16koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Segurtasun Sailean hutsik zegoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Segurtasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia iragartzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2025eko azaroaren 18ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2025eko abenduaren 2ko 233 EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aritz Díez Torre izendatzea Segurtasun Saileko Trafikoko Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkari lanpostua betetzeko (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 42; maila: destino osagarria: 18; berariazko osagarria: VI-A).

Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko otsailaren 18tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 16a.

Segurtasuneko sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala